ALGORRIRA IRTEERA
6. mailakoak
urrian joan ginen Algorrira , gure altxor geologikoaren berri gehiago jakitera.
Hasteko
eguraldi aproposa izan genuen eta
izugarri gozatu genuen.Algorrira iritsi bezain laster bertako labarrak nola
osaturik dauden azaldu ziguten: geruza bat gogorra(kareharriz edota hareharriz
osaturikoa) eta bestea biguna (buztinez
osaturikoa)
Historia
liburu erraldoi bateko orrien antzera osatuta zeudela azaldu ziguten, gure itsasertzeko
labarretan pilatutako ehunka harri xaflek osatzen dutela Zumaiako flyscha.
Labarren
( Flyscharen ) ezaugarri
garrantzitsuenak ezagutuz, Lurraren historian Zumaian ditugun bi une
garrantzitsuez hitz egin ziguten: Kretazeoaren eta Tertziarioaren arteko
muga (K-T muga) eta
Paleozenoaren eta Eozenoaren artekoa (P-E muga) argi
azaltzen baitira, Itzurunen dauden bi urrezko giltzaz irudikatuak.
Handik
bueltan San Telmo ermitara igo genuen eta han lur zoruan zeuden fosilak
ikuskatzeko aukera izan genuen.
Ondoren, oso
garrantzitsua, hamaiketakoa jateko
tartea. Interpretazio zentroaren aurrean dagoen plazan jan genituen eramandako
bokata eta fruta aleak.
Bukatzeko
Algorri Interpretazio Zentroan filme
labur bat ikusi genuen eta erakusketa iraunkorra bisitatzeko aukera eman
ziguten.
Goiz ederra
pasa genuen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina