2018/12/20

GURASO ETA AITONAK GELAN . 5.mailan 2018




Eskerrik asko Ramón, Jesus Mari, Ion eta Iurgi.
Aste berezia izan da 5C gelakoentzat. Euskal Herriari buruzko gaia lantzen ari garela aprobetxatuz eta gelako talde batek euskal kirolei buruzko ikerketatxo bat egiten ari dela kontutan harturik gonbidatu bereziak izan ditugu gelan.

Lehendabiziko egunean Ion Larrañaga eta Iurgi Iruretagoiena izan genituen gelan. Arraunlariak izandakoak biak pasadizo berezi eta interesgarriak kontatu zizkiguten. Arraunean zebiltzatela, entrenatzen, BALEA ikusi zutenekoa adibidez. Harrigarria benetan.



Aste honetan bertan Ramón Ostolaza eta Jesús Mari Unanue aitonak izan dira gelan. Bere kirol ibilbidea nolakoa izan zen kontatu digute. Palan hainbat txapelketetan parte hartutakoak dira. Beraien txikitako gertaera bitxi eta interesgarriak ere kontatu dizkigute. Zumaia nolakoa zen, eskola garaiak,…
Benetan mila esker gure gonbidapena onartzeagatik. Oso aberatsa izan da guretzat.

2018/10/29

Irrisarriland LH5 2018

Urriaren 25ean eta 26ean bostgarren mailakoak Irrisarriland-era joan ginen. Bi egun horietan:  "Arborismo", "Tirolina", "Zentzumenen ibilbidea" eta "Interpretazio ibilbidea" izeneko jardueretan parte hartu genuen.
Horietaz aparte, gauez basotik buelta bat ematera joan ginen eta egunez, gure denbora librean, kanpoko zein barruko parkean ibili ginen.

PRIMERAN PASA GENUEN!!!!
ARGAZKIAK

2018/10/22

IRRISARRILAND-era irteera 6. maila 2018


Urriaren 16-17an Irrisarrilandera joan ginen LH6ko ikasle irakasleak.
Goizean jolastokian egon ginen eta ondoren zalditegia bisitatzera joan ginen: zaldiei jaten ematera, orraztera…
Bazkaldu eta gero, “arborismo”-a egin genuen eta segidan bi tirolinatatik jauzi egin genuen. Lehenengotik bakarka, 170m koa eta bigarrenetik binaka, 370m koa.
Gauean mitologiaren ibilbidea aukeratu genuen. Linterna  eta guzti basoa zeharkatu genuen.
Ondoren lotara. Zzzz…
PRIMERAN PASA GENUEN !!!!!!!!!
ANIMATU !!!!!!!!!!



ARGAZKIAK





ALGORRIRA IRTEERA 6. maila 2018



6. mailakoak irailaren 21ean  Algorrira egindako irteera.

ARGAZKIAK

2018/10/17

EUREKA ZIENTZIA MUSEOA 5.maila


Urriaren 8an Zumaiako Herri Eskolako 5. mailako ikasleok Eureka Zientzia museoa bisitatu genuen. Planetarium-en  eta "Urtaroak" izeneko tailer batean parte hartzeaz gain, museotik  bisita librea egiteko aukera izan genuen.

     Etxera bueltatu baino lehenago,Gladys Eneara joan ginen eta bertan bazkaldu eta jolastu genuen autobusa iritsi arte.


ARGAZKIAK 

2018/10/10

IRTEERA HERRIKO LIBURUTEGIRA 6.maila

Irailaren 12an, Zumaiako liburutegira joan ginen.
Han katalogo bat eman ziguten. Katalogoan sartu, Zumaiako liburutegia aurkitu, nahi duzun liburuaren izen-burua jarri  eta zein apaletan dagoen esango dizu.
Liburutegiaren sarearen berri izateaz aparte,liburu pilo bat irakurri eta ikusi genituen.  
Liburutegia ez da bakarrik irakurtzeko tokia, etxerako lanak bertan egiteko aukera ere badugu, edo hango ordenagailuetan trasteatzeko aukera ere bai.

Liburuak ez ezik, pelikulak, CDak, filmak…maileguan  har ditzakegu.  






2018/06/27

RAP 6.maila

6.mailako ikasleak gaia "Europa" izanik taldeka Rap-ak asmatu dituzte. A ZER MARTXA!!















1.TALDEA

2.TALDEA

3.TALDEA                         

4.TALDEA

5.TALDEA 

6.TALDEA                                                 

7.TALDEA

8.TALDEA

9.TALDEA                       

10.TALDEA

11.TALDEA

12.TALDEA

13.TALDEA

14.TALDEA

15.TALDEA         



2018/06/26

IPUIN MUSIKALAK 5.MAILA

5.mailako gela bakoitzak ipuin musikal bat asmatu zuen eta HH5 urtekoei emanaldia egitera joan ziren. Esperientzia benetan aberasgarria izan zen guztiontzat. 



2018/06/12

Urpekaritza 6 maila 2018


URPEKARITZA 6 MAILA 2018

Ekainaren 5, 6 eta 7an 6. mailako ikasleok urpekaritza ikastaroan parte hartu genuen.
Ikastaroa Zumaiako igerilekuan izan zen eta Iñaki eta Miguelen laguntza izan genuen. Iñaki eta Miguel Zumaiako urpekaritza taldeko kideak dira.
Betaurreko, aleta eta oxigeno botila nola erabiltzen diren ikasi genuen eta garrantzitsuena, ederki pasa genuen.
Hemen dituzue ikusgai argazki batzuk.



2018/06/06

AKROSPORT 5 MAILA

 Azken hiruhilabete honetan 5.mailako ikasleekin akrosporteko taldekako lan bat  egindugu. Gustura aritu dira elkarlean, beraientzat ekintza berria zen hontan. Hemen uzten dizuegu, beraiek egindako irudien argazkiak. Disfrutatu!!!



2018/05/31

Bertizeko egonaldia 5. maila


lh5.mailako ikasleak
BERTIZ ABENTURA PARKen

  Maiatzaren 16an, asteazkenean, bostgarren mailakoak Bertizera abiatu ginen. Iritsi ginenean, lehenengo gauza maletak gela batean gorde genituen eta ondoren patiora joan ginen jolastera. Gauza asko zituzten bertan jolasteko: saski-baloiko kantxa, futbol-zelai bat eta futbolin txiki bat. Patioan pixka bat jolastu ondoren, ondoko herrira joan ginen eta trinketean pilotan eta paletan ibili ginen. Bazkaldu ta gero, zuhaitz-parkera eta han tirolina askotatik bota ginen eta tartean arkuarekin jaurtiketa egin genuen. Aterpetxera iritsi ginenean, logelak eman zizkiguten eta han ibili ginen jolasean. Gauean  diskoteka eta 23:30etan lo hartu genuen.??????
  Hurrengo egunean Bertiz natura-parkera joan ginen. Natura-parkea oso handia zenez lorategi botanikoa bisitatu genuen. Beste herrialdetako zuhaitzak eta loreak zeuden. Oso, oso polita zen! Bazkaldu eta gero joateko ordua iritsi zitzaigun. Pena asko ematen zigun handik joatea baina autobusa hartu eta Zumaira bueltatu ginen.

 OSO OSO ONDO PASATU GENUEN!!!


2018/05/21

Urnieta English Week

Aste beteko egonaldi hau esperientzi aparta izan da denontzat. Egun osoa ingelesa entzuten eta hitz egiten igaro dugu eta gozatzeaz gain asko ikasi dugu. Irakasle apartak izan ditugu eta ederki pasa dugu beraiekin.

Hor dituzue bideoa eta argazkiak egin ditugun ekintzak ikusteko.


2018/05/18

Lekaroz English Week

Maiatzaren 7tik 11ra Lekarozen (Baztan) izan gara ingeleseko egonaldiaz disfrutatzen. Primeran pasa dugu eta ingelesa ikasi dugu. Batez ere belarria ohitu dugu jarduera guztiak ingelesez izan dira eta.
Hona hemen egonaldian zehar ateratako argazkiak.
Thank you very much John, Clementine, Jasmine, Matt, Christ, Andy and Dani.


2018/05/17

6. mailakoen antzerki emanaldiak

6. mailakoek antzerki emanaldiak prestatu eta antzeztu ditugu. Oso gustora aritu gara eta zuekin konpartitu nahi dugu egindako lana. Hemen dituzue emanaldien bideoak ikusgai.
Mila esker ikusle izan zareten guztioi.






2018/03/24

Balentziaga Ontziolan

Balentziaga Ontziolan
Pasa den astean eta lau egunez (eguneko gela bat) Zumaia Herri eskolako 6. mailako ikasle eta irakasleek Balentziaga Ontziola bisitatu genuen.
Iñaki Sorazu langilearen laguntza paregabea izan genuen eta honek azalpen guztiak eman zizkigun eta egin genizkion galdera guztiak erantzun ere.
Oso bisita interesgarria izan zen. Orain bertan Norvegiako armadore batentzat egiten ari diren izokinak izozteko eta garraiatzeko itsasontzia nola egiten ari diren ikusi genuen. Benetan ikusgarria.
Hurrengo hitzordua maiatza aldera dugu. Garairako nahi dute itsasoratu eta.
Mila esker Iñaki!!!

2018/02/06

Euskal iñauteriak Zumaiako Herri Eskolan

EUSKAL INAUTERIAK
Urte asko dira Zumaiako Herri Eskolan Euskal inauteriak ospatzen ditugula. Helburua eskolan eta herrian euskal kultura zabaltzea eta ezagutaraztea da.
Gainera gai aproposa da disziplinartean lantzeko: musika prestatu, dantzak entsaiatu, jantziak prestatu, pertsonaiei buruz ikertu eta hoien inguruan gelan hitzegin,...
Hau dena kontutan hartuta hitzordu garrantzitsu eta ezinbestekoa dugu Euskal inauteria Zumaiako Herri Eskolan.
Beraz parte hartu eta gozatu gurekin batera.

Euskal inauterien inguruan gehiago sakontzeko hemen duzue lotura interesgarri bat.

Dantzatuko ditugun doinuak entzungai dituzue ondorengo loturetan.



2018/02/01

AHJ Egunkaria

AHJ
6.MAILA

AHJ-KO saioetan egunkari bat sortu dugu. Gelako talde bakoitzak egunkarian txertatzeko atal bat aukeratu du eta zenbait saioetan atal horren inguruan informazioa bilatu, antolatu eta aukeratu ondoren, egunkaria argitaratzeko  unea iritsi da.

Borja Ayo informatikoa

INTERNET ETA TEKNOLOGI  BERRIAK
6. MAILA
BORJA AYO

Urte bukaeran gure eskolako guraso den Borja Ayoren bisita jaso genuen. Internet eta teknologia berrien inguruan jardun zuen eta informazio interesgarri pila bat jaso genuen. Saio bukaeran gure zalantzak argitzeko hainbat galdera egin genizkion eta  oso gustura aritu ginen. Mila esker Borja.

2018/01/22

Jone Urbieta Medikuntza ikaslea

JONE URBIETA MEDIKUNTZA IKASLEA GUREKIN-6. MAILA
Pasa den astean Jone Urbieta medikuntza ikasten ari den ikaslea gurekin egon zen.
Bere ikasketen inguruan hainbat kontu azaldu eta gero giza gorputzeko sistema edo aparatu ezberdinen arteko loturak eta harremanak zeintzuk diren azaldu zigun.
Ohikoak diren gaixotasunen inguruan ere jardun zen.
Oso gustura egon ginen berarekin eta asko ikasi genuen.

Mila esker Jone.