2021/10/24

IrriSarri Land. LH 5 2021.

Urriak 14tik 15era bosgarren mailako irakasle-ikasleok IrriSarri Land-era joateko aukera izan genuen. Gaua pasatu genuen bertan eta izugarria izan zen berriz esperientzia hau bizitzea, izan ere, aurreko ikasturtean ezin izan genuen halako ekintzarik egin pandemia zela eta. Eguraldia ere bikaina izan zen.

Ekintza ugari egin genituen: zaldiei orraztu, zentzumenen ibilbidea, interpretazio ibilbidea, arborismoa eta tirolina. 170 eta 370 metroko tirolinetatik botatzeko aukera izan genuen! Horrez gain, gauez linternak hartu eta basotik ibildide txiki bat egin genuen, pertsonai mitologiko ezberdinak ezagutuz eta animaliren bat edo beste ikusiz. Egun guztiko nekeak ordea ez zigun gaueko berriketaldirako gogoa kendu...

Ordu libreetan ere kanpoko zein barruko jolastokietan gozatzeko aukera izan genuen: rokodromoa, ping-pong, txikipark, saskibaloia, futbolina... asko gozatu genuen eta itzultzeko gogo handiarekin gaude.