2015/11/11

SEIGARREN MAILAKOAK BERNEDON

Urriaren 26an  eguraldi onarekin abiatu ginen Bernedora. Han, aterpetxearen kanpokaldean genituen begiraldeak zain.
Bertako antolaketaren berri eman ondoren bi egunetan egingo genituen ekintzen azalpena eman ziguten.
Logelen banaketa egin ondoren Bernedo herria ezagutzera abiatu ginen talde txikitan.
Herriko leku eta eraikuntza esanguratsuenak ikusi genituen. Bazkaldu ostean, basoara joan ginen karobiak eta ikatz txondorrak ikustera eta bi prozesuak nola gauzatzen ziren ikastera.
Afaldu ondoren  disko-festa bikain bat izan genuen.
Hurrengo egunean eguraldia euritsua izan genuenez jolas ezberdinak egiteko aukera izan genuen, hauen artean: Puzgarriak, hiru gurpileko bizikletak, lokots bilketa, soka-tira, arku jaurtiketa, eskulanak…
Primeran pasatu genituen bi egunak. Oso leku lasaia eta gomendagarria!!!