2020/12/18

Gabonetako eskulanak. 6.maila

 Gabonak gainean daude eta 6. mailako ikasleok ez genuen gela apaindu gabe utzi nahi.

 Plastikako orduan material pila bat bildu eta askotariko eskulanak egin ditugu: zuhaitzak, 

olentzero, hiru erregeak, elur panpinak, izarrak … Izugarri ondo pasatu dugu ekintza 

honetan, gabon kantekin batera horrenbeste espero dugun opor giroan sartuz. Guztion 

partetik gabon zoriontsuak opa dizkizuegu. 

Zorionak eta urte berri on!

 

 ARGAZKIAK

2020/10/29

Eureka zientzia museoa. 5.maila.

 EUREKA!

Aurreko astean, larrialdi egoeran sartu bezperan Eureka Zientzia Museora joateko aukera

izan genuen LH5C gelako ikasleok. Gelan lantzen ari garen gaia UNIBERTSOA izanik

irteera aprosa izan da, bertan planetariumera sartu eta gaiarekin loturiko dokumental

ikusgarri bat ikusteko aukera izan genuelako.

Ondoren, robotikako lehen hastapenak egiteko aukera ere izan genuen, Lego-rekin. Binaka

bakoitzak robot bana sortu genuen, ostean, tablet batean emandako agindu ezberdinekin

robota mugitutzea lortu genuen.

Oso motza egin zitzaigun egonaldia; primeran pasa genuenaren seinale!


2020/02/20

Eskalada Orion. 5.maila.

Urtarrileko azken asteetan eta otsailean zehar 5.mailako ikasleok eskalada egitera joan gara Orioko kiroldegira.
Bertan, bi monitoreen laguntzaz ekintza segurtasunez burutu ahal izateko soka behar bezala lotzen ikasi dugu (zortziko korapiloa).
Ondoren, azalpenak behar bezala entzun eta elkar animatuz ahalik eta goren iristea lortu dugu. Primeran ibili gara, beldurrei aurre eginez eta kirol berri bat probatuz. Esperientzia aparta!

                                                                                                                

2020/02/07

INAUTERIAK ZUMAIAKO HERRI ESKOLAN 2020

EUSKAL INAUTERIAK

Urte asko dira Zumaiako Herri Eskolan Euskal inauteriak ospatzen ditugula. Helburua eskolan eta herrian euskal kultura zabaltzea eta ezagutaraztea da.
Gainera gai aproposa da disziplinartean lantzeko: musika prestatu, dantzak entsaiatu, jantziak prestatu, pertsonaiei buruz ikertu eta hoien inguruan gelan hitzegin,...
Hau dena kontutan hartuta hitzordu garrantzitsu eta ezinbestekoa dugu Euskal inauteria Zumaiako
Herri Eskolan.

Beraz parte hartu eta gozatu gurekin batera datorren hilaren 21ean!!

Euskal Inauterien inguruan gehiago sakontzeko hemen duzue lotura interesgarri bat:

Inauteriak Euskal Herrian

Dantzatuko ditugun doinuak entzungai dituzue ondorengo loturetan.




      L.H.5. TXERREROAK eta KANTINIERSAK












L.H.6. ZAMALTZAINAK