2016/12/22

OPORRAK HARTZERA GOAZ 5. maila

Hiruhilabeteko azken egunean, hamaiketako eder batekin eman diogu bukaera.Primeran pasa dugu eta datorren urterako indarberritu gara. Gabon zoriontsuak pasa eta 2017 urte berri on!
https://goo.gl/photos/2C3zsUjyheCCsArw7
 

2016-12-20.PLASTIKA.5.MAILA

Plastikako saioetan unibertsoaren inguruan, material desberdina erabiliz honelako artelanak atera zaizkigu.A ze artistak!


https://goo.gl/photos/M2JQvQhbijUU4WPRA

2016/12/22.IPUINAK.5.MAILA

Ahoskotasuna eta gorputz adierazpena lantzeko asmotan, hiruhilabete honetan egin ditugun ipuinekin kontakizun eta antzezpen ezberdinak egin ditugu.Ea gustokoak dituzuen!
https://goo.gl/photos/bU7fwLMy8qwd1JHc7
 

2016-11-22. XIXILI EGUNA. 5.MAILA


Azaroaren 22an Xixili eguna ospatu genuen eskolan.Ikasle batzuk musika tresnekin, beste batzuk kantuan eta beste batzuk dantzatuz, ederki pasa genuen egun hau. 

2016/11/02

2016/10/17.BERTIZKO ATERPETXEA.5.MAILA


Urriaren 17-18an, Bertizko aterpetxean egon ginen.Iritsi bezain laster maletak logeletan utzi genituen.Ondoren, hamaiketakoa jan eta jolasean aritu ginen. Jarraian Narbartera abiatu ginen eta bertan bazkaldu genuen.
Arratsaldean 2 talde Bertiz abentura parkera joan ginen eta beste biak natur-parkera joan ziren.
Zuhaitz parkean, tirolinan eta arku jaurtiketan primeran pasa genuen, nahiz eta erabili genituen arnesak nahiko korapilatsuak ziren.Natur parkea ere oso polita zen eta Sekuoia izeneko zuhaitz
erraldoia asko gustatu zitzaigun.
Gauean diskofesta, desfileak, jolas beldurgarriak...egin genituen eta egia esan, lo gutxi edo ez oso ondo.
Aterpetxea asko gustatu zitzaigun eta janaria...ba, batzuek gustora bazkaldu eta afaldu zuten eta beste batzuei berriz ez zitzaien batere gustatu.




Bideoa
                                          BIDEOA
 



https://goo.gl/photos/uTYZc3YVuVuw9tNV7

2016/10/25

EUREKA ZIENTZIA MUSEOA. 2016/10/11. 5. MAILA.

Bosgarren mailako ikasleok Eureka Zientzia Museoan egon ginen urriaren 11n. Bertan Planetarium-ean filma labur bat ikusteko aukera izan genuen. Besteak beste, lurraren mugimenduak, konstelazioak, urtaroak nola aldatzen diren, eguzkia eta konstelazioak non kokatzen diren urtaro bakoitzean eta abar luze bat ikusi genuen.
Ondoren animalien txokora joan ginen.Beraien habitat bereziez, ohiturez, ezaugarriez eta elikaduraz hitz egin ziguten. Gainera,suge koral faltsua eta musker bat ukitzeko aukera eman ziguten.

Bisitaldia bukatzeko museoan zehar libre ibiltzeko aukera eman ziguten eta bertako areto desberdinak ikuskatu genituen, esperimentuak eta saiakera desberdinak eginez.

Bazkaltzera Kristina Enea Parkera joan ginen eta hantxe bazkaldu genuen. Kartetan, harrapaketan, ixkutaketan  ibiltzeko aukeraz gozatu genuen. 


argazkiak

2016/05/26

Santeskea (6.maila)

Otsailaren 4ean, Santa Ageda bezpera egunean, 6. mailako ikasleak ohiturari jarraituz Brankara joan ginen guk asmaturiko koplak abestera, gure Herriko helduei goiza alaitzeko asmoarekin.

Bertan koplak abestuz gain trkitixa eta panderoen laguntzaz fandago bat eta arin-arin bat ere dantzatu genuen.

Bertako langile eta bezeroek izugarrizko txalo zaparradaz eskertu ziguten gure ekimena.Datorren urtean ere joatera gonbidatu ziguten.
2016-02-04 Santeskea (6.maila)

Organoa (6.maila)

Stotz-Frères organoaren 125. urteurrenean
Instrumentu berezi hau ikusteko aukera eskaini digute eta han izan gara seigarren mailako ikasleak Zumaiako Parrokiako organoa ikusten.
Bertan Iker Gonzalez organistak esplikatu digu organoa antzerkirako sortu zela (K.a. aurreko III. Mendean Alexandrian) baina gaur egun ia beti elizetan aurki ditzakegula.
Erakutsi digu kutxa haundi hauek duten funtzionamendua: teklatuak, airea, auspoa, soinua, erregistroak…
Oso ondo pasa dugu kanta  desberdinak entzunez.
2015-11-24 Organoa (6.maila)

Algorrira bisita (6.maila)

Zumaian dugun altxor geologikoa bisitatzera joan ginen pasa den azaroaren 6an. Zumaiako Flyscha edo Zumaiako Labarrak

Bai , Bisita Algorri Interpretazio Zentroan hasi genuen eta han Zumaia-Deba arteko labarren filmea ikusi ondoren eta erakusketako bitxikeriaz jabetu ostean  Algorrira joan ginen.

Goiza amaitzeko Itzurungo labarretan topatzen diren iltzeak ere ikusi genituen. Kretazikoaren mugak bereiztuz.

2015-11-06 Algorrira bisita (6.Maila)

2016/03/02

HITANOA LANTZEN

Otsailaren azken aurreko astean Zumaiako Herri Eskolako 5. eta 6. mailako ikasleak hitanoa lantzen aritu dira eskolan.
Hitanoa lantzeko proiektua Udaletik bultzata 5. mailatik hasi eta 4. DBHko ikasleek burutuko dute urtez-urte. Maila bakoitzean bi unitate didaktiko landuko dira power pointaren bidez.
Unitate didaktiko bakoitzaren amaieran ikasleek proiekto bat burutuko dute. Horren lekuko ondorengo argazkietan ikusiko dituzue 6. mailako ikasleak kartelgintzan, hitanoaren inguruan irudiz eta lehen aipatutako kartelak egiten eta Zumaiako zenbait lekuetan horiek jartzen.