2017/12/21

Vincent Van Gogh 5 maila

GAU IZARTSUA
Vincent Van Gogh margolariak margotutako “Gau Izartsua” koadroaren harira zeru berriak, koloretsuak eta  bikainak margotu ditugu obra honetan. Irudimena aske utzita … imajina ezazue  hamaika zeru desberdin, Unibertso berri bat azken finean. Eta ederrena , lan hau  elkarlanean  sortu dugula 5.mailako ikasle guztion artean.

64  margolan txikirekin  koadro handi bat dugu Zumaiako Herri Eskolako “korridoreko galerian” erakusgai.


2017/12/12

Hitanoa

HITANOA LANTZEN
Aurten ere hitanoa lantzeari ekin diogu gure ikastetxean. Zer den Hitanoa? Norekin hitz egin daiteken? Eta abar luze bat ikasi dugu. Guzti hau hitanoari bultzada bat eman nahian, zoritxarrez galtzen ari baita. Hitanoaren inguruan leloak asmatu ondoren kartel politt-politak egin ditugu plastikako orduan, Zumaiako zenbait lekuetan jarriz. Gure kartelak Polikiroldegian, Gaztetxolan, Itsas- kiroldegian, Ludotekan eta Turismo bulegoan ikusiko dituzue. Zuen gustukoak izango direlakoan.
AUPA HI! HIKA EGIN ZAK/N BETI

2017/12/04

Sumendiak 6A

SUMENDIAK IKASTEN

Gure gelan praktiketan izan dugu Ainhoa Urteaga. Sumendien gaia lantzen ari ginela abesti bat bururatu zitzaion guk hobeto ikasteko.
Han etorri zitzaigun arratsalde batean gitarra eskuan zuelarik  eta abestia erakutsi zigun.
Ondoren bururatu zitzaion abesti horrekin koreografia txiki bat eginez dantza bat sortzea.


Ikusi ondorengo bideotxoan zein ondo pasa dugu horrela ikasten!!


Teide Kanariar Irletan
Krakatoa Indonesian
Vesuvio Italian
FujiYama Japonian

KotopaxiEkuatorren
Hekla, berriz, Islandian
Hauek dira
Munduotako
Sumendi garrantzitsuak.

PinatuboFilipinan
Kilimanjaro Kenyan
Popokatetepti da Mexiko
TaMauna Loa Hawaien.

2017/11/15

Zisare programa 6 maila 2017


Duela hiru urte hasi ginen  6. mailako ikasleok programa hau gure ikastetxean aurrera eramaten. Urola Kostako Udal Elkarteak antolatzen duen programa bat da.

Algorrira irteera 6 maila 2017





ALGORRIRA IRTEERA
6. mailakoak urrian joan ginen Algorrira , gure altxor geologikoaren berri gehiago jakitera.
Hasteko eguraldi aproposa  izan genuen eta izugarri gozatu genuen.Algorrira iritsi bezain laster bertako labarrak nola osaturik dauden azaldu ziguten: geruza bat gogorra(kareharriz edota hareharriz osaturikoa)  eta bestea biguna (buztinez osaturikoa)
Historia liburu erraldoi bateko orrien antzera  osatuta zeudela  azaldu ziguten, gure itsasertzeko labarretan pilatutako ehunka harri xaflek osatzen dutela  Zumaiako flyscha.
Labarren (  Flyscharen ) ezaugarri garrantzitsuenak ezagutuz, Lurraren historian Zumaian ditugun bi une garrantzitsuez  hitz egin ziguten:  Kretazeoaren eta Tertziarioaren arteko muga (K-T muga) eta Paleozenoaren eta Eozenoaren artekoa (P-E muga) argi azaltzen baitira, Itzurunen dauden bi urrezko giltzaz irudikatuak.
Handik bueltan San Telmo ermitara igo genuen eta han lur zoruan zeuden fosilak ikuskatzeko aukera izan genuen.
Ondoren, oso garrantzitsua,  hamaiketakoa jateko tartea. Interpretazio zentroaren aurrean dagoen plazan jan genituen eramandako bokata eta fruta aleak.
Bukatzeko Algorri Interpretazio Zentroan  filme labur bat ikusi genuen eta erakusketa iraunkorra bisitatzeko aukera eman ziguten.
Goiz ederra pasa genuen!

2017/11/09

2017-2018 TERTULIA LITERARIOAK 6. MAILA



Nork ez ditu ezagutzen Oliver Twist, Robinson Crusoe, Gulliverren bidaiak edota Viaje al centro de la tierra bezalako klasikoak?
Aurten 6. mailan tertulia literarioak burutuko ditugu.
Literatura klasikoaren bidetik abentura zirraragarriak bizitzeko aukera izango dugu.

2017/11/02

Eureka zientzia museoa 5. maila 2017

https://photos.app.goo.gl/NOWIqXVaiPhmNl7b2
---

       
Urriaren 11an Zumaiako Herri Eskolako 5. mailako ikasleok Eureka Zientzia museoa bisitatu genuen. Oso interesgarria irudi zitzaigun eta primeran pasa genuen. Filma labur bat ikusi eta bide batez bidaia izugarri polita egin genuen. Eguzki Sistema, planetak eta Saturnoren eraztunean zehar ibili ginen.

     Etxera bueltatu baino lehenago Gladys Eneara joan ginen eta bertan bazkaldu eta jolastu ostean  bertako animaliez eta paisaiaz gozatzeko aukera izan genuen.

2017/10/31

Irrisarriland 2017 6. maila

https://photos.app.goo.gl/EZxzuY3jn7v0xouz1


IRRISARRI LAND 2017

  Urriaren 26an abiatu ginen autobusez Nafarroa aldera, Igantzi eta Arantza artean dagoen Irrisarriland abentura parkera.
  Bi egun zoragarri pasa ditugu. Tirolinak, baso ibilbideak, zentzumenen bideak eta lanbide zaharren kontakizunekin gozatu ederra hartu dugu.
  Eguraldia lagun, aurreikusitako planak bete dira eta pixkat nekatuak bueltatu bagara ere oso gustura ibili gara.

Baratza 6. maila

https://photos.app.goo.gl/WVfy4ddHdL5hkM4m2



GURE BARATZA

  Udazkena iritsi zaigu eta eskolako baratza martxan jartzeko unea.

  Aurten benetan bitxia dugu baratza, espiral, marraskilo edo maskor baten antzera kiribilak eginez landatuko ditugu garaiko eta sasoiko produktuak. 
  Angelek eta Peiok lagundu digute baratza martxan jartzen eta lehendabiziko lanak egin ditugu dagoeneko. Lurra ongarritu dugu eta erabiliko ditugun bidexkak lastoz estali ditugu.
  Peiok ekarritako aleak ere landatu ditugu. Kolore ezberdinetako azak, tipulina, baratxuria,… 

Ea ze nolako uzta jasotzen dugun.

   Honekin batera aipatu baita ere konposta egiteko proiektuari hasiera emango diogula. Arantxa arduratuko da 6. mailako ikasleekin batera organikoa jasotzen eta behar den bezala konpostatzen.

2017/05/19

SAN TELMO LEHIAKETA (AHOZKOA)


Maiatzaren 3an, gure eskolako 3.zikloko zenbait ikaslek San Telmo lehiaketak barne hartzen duen ahozko atalean parte hartu zuten. Nahiz eta zenbait momentutan urduritasunez jardun, gustora gelditu ziren egindako lanarekin.Zorionak guztioi!

2017/04/07

ZUMAIA. MEMORIA HISTORIKOA.5 MAILA.

Martxoan, Joseba Esnal etorri zitzaigun eskolara, Zumaiako emakumeak 1936ko guduan bizi izandako egoera laburki kontatzera. 
Bideo labur bat ikusi genuen eta garaiko argazkiak erakutsiz azaldu zizkigun gure herriko emakumeek garai hartan bizi izandakoa.Garaiko lanbideak eta herriarentzako lan egindako emakume batzuen izenak ere aipatu zizkigun.Julene Azpeitia esate baterako. 
Oso gustora egon ginen eta oso interesgarria iruditu zitzaigun kontakizuna. Mila esker Joseba! 

 
 

2017/03/23

HITANOA ESKOLAN.5 MAILA

Urtarrilaren 16tik 20ra bitartean, hitanoa lantzen aritu ginen eskolan.
Zumaian barrena komunikazio kanpaina egin genuen, kartelak diseinatuz eta herriko leku ezberdinetan itsatsiz.
Eskolan, gaian murgildu ginen, Klax karramarroa bidelagun izan genuelarik. Lehenik galdera batzuei erantzun genien, aurrezagutzak gogora ekartzeko eta hitanoaren munduan pixkanaka sartzen joateko.Ondoren, talde ezberdinetan kartelen diseinuak egin genituelarik.
Helburua, hitanoaren garrantziaz jabetzea izan da eta bere ezaugarri komunikatiboak aztertzea.
ARGAZKIAK
ARGAZKIAK

                                                               

2017/03/15

BERNEDO 6. MAILA

Aurten 6. mailakoak Bernedora joan ginen bi eguneko irteera egitera. Martxoaren 9an atera ginen eskolatik goizeko 9etan eguraldi apartarekin. 11ak aldera Bernedora iritsi ginen, geletan gauzak utzi eta herria ezagutzera irten genuen. Bazkaldu eta gero karobien ibilbidea egin genuen basoan zehar eta neka-neka eginda iritsi ginen aterpetxera. Afaldu ta gero, diskofestan dantzan gorputzak mugitu genituen gaueko 12ak arte eta gero geletara igo ginen lotara. Kostata, baina lo pixkat egin genuen. Hurrengo goizean, jolas politak antolatu zizkiguten begiraleek eta primeran pasa genuen. Bazkaldu ondoren autobusa hartu eta etxera itzuli ginen. Oso esperientzia polita izan da eta ez dugu sekula ahaztuko!

ARGAZKIAK 

Denboraren bila.5 .maila.

Otsailaren 21 eta 22an, gure herria hobeto ezagutu eta hobetzeko aukera izan genuen "Denboraren bila" jolasaren bitartez. Helburua, Zumaiako inguru ezberdinak ezagutzea izan zen..Horretarako, galderak erantzun, pistak aurkitu eta froga ezberdinak gainditu behar izan genituelarik.
Azkenik, taldean bilduta, Zumaia hobetzeko proposamenak idatzi eta alkateari bidali genizkion.Ea orain, kontutan hartu eta kasu egiten digun!
 ARGAZKIAK
                                         

2017/02/13.Bide Heziketa. 5.maila


 Otsailaren 13,14 eta 15ean, bide heziketa ikastaroa izan genuen. Bide gorriez eta bizikletan ibiltzeko arau eta betebeharrez jardun genuen.Lehenengo 2 saioak gelan egin genituen.Teoria piskat eta kasu praktikoak aztertu genituen saio hauetan. Azkenengo saioan bizikletak hartu eta narrondo aldera joan ginen. Primeran pasa genuen!espero orain, ikasitakoa praktikan jartzea.
argazkiak 
                                                                  Bideoa