2021/12/21

Eureka! Zientzia Museoa. LH 5. 2021eko abendua.

Orain dela astebete Eureka!Zientzia Museora joan ginen 5.mailako ikasleok. Txanelako gaian Unibertsoarekin ari garenez primeran etorri zitzaigun Planetariumera bisita, izan ere, Lurraren mugimenduak, ilargiaren ezaugarriak, konstelazioak... landu genituen bideo baten bitartez. Horrez gain, robot txiki bat ere sortu genuen Lego piezekin eta mugiaraztea lortu genuen! Esperientzia oso polita izan zen. Museo kanpoaldean eguzkipean bazkaldu eta jolastu ondoren museora sartzeko eta hontaz gozatzeko aukera ere izan genuen. Plan bikaina!