2017/11/15

Zisare programa 6 maila 2017


Duela hiru urte hasi ginen  6. mailako ikasleok programa hau gure ikastetxean aurrera eramaten. Urola Kostako Udal Elkarteak antolatzen duen programa bat da.

Algorrira irteera 6 maila 2017





ALGORRIRA IRTEERA
6. mailakoak urrian joan ginen Algorrira , gure altxor geologikoaren berri gehiago jakitera.
Hasteko eguraldi aproposa  izan genuen eta izugarri gozatu genuen.Algorrira iritsi bezain laster bertako labarrak nola osaturik dauden azaldu ziguten: geruza bat gogorra(kareharriz edota hareharriz osaturikoa)  eta bestea biguna (buztinez osaturikoa)
Historia liburu erraldoi bateko orrien antzera  osatuta zeudela  azaldu ziguten, gure itsasertzeko labarretan pilatutako ehunka harri xaflek osatzen dutela  Zumaiako flyscha.
Labarren (  Flyscharen ) ezaugarri garrantzitsuenak ezagutuz, Lurraren historian Zumaian ditugun bi une garrantzitsuez  hitz egin ziguten:  Kretazeoaren eta Tertziarioaren arteko muga (K-T muga) eta Paleozenoaren eta Eozenoaren artekoa (P-E muga) argi azaltzen baitira, Itzurunen dauden bi urrezko giltzaz irudikatuak.
Handik bueltan San Telmo ermitara igo genuen eta han lur zoruan zeuden fosilak ikuskatzeko aukera izan genuen.
Ondoren, oso garrantzitsua,  hamaiketakoa jateko tartea. Interpretazio zentroaren aurrean dagoen plazan jan genituen eramandako bokata eta fruta aleak.
Bukatzeko Algorri Interpretazio Zentroan  filme labur bat ikusi genuen eta erakusketa iraunkorra bisitatzeko aukera eman ziguten.
Goiz ederra pasa genuen!

2017/11/09

2017-2018 TERTULIA LITERARIOAK 6. MAILA



Nork ez ditu ezagutzen Oliver Twist, Robinson Crusoe, Gulliverren bidaiak edota Viaje al centro de la tierra bezalako klasikoak?
Aurten 6. mailan tertulia literarioak burutuko ditugu.
Literatura klasikoaren bidetik abentura zirraragarriak bizitzeko aukera izango dugu.

2017/11/02

Eureka zientzia museoa 5. maila 2017

https://photos.app.goo.gl/NOWIqXVaiPhmNl7b2
---

       
Urriaren 11an Zumaiako Herri Eskolako 5. mailako ikasleok Eureka Zientzia museoa bisitatu genuen. Oso interesgarria irudi zitzaigun eta primeran pasa genuen. Filma labur bat ikusi eta bide batez bidaia izugarri polita egin genuen. Eguzki Sistema, planetak eta Saturnoren eraztunean zehar ibili ginen.

     Etxera bueltatu baino lehenago Gladys Eneara joan ginen eta bertan bazkaldu eta jolastu ostean  bertako animaliez eta paisaiaz gozatzeko aukera izan genuen.