2021/12/21

Eureka! Zientzia Museoa. LH 5. 2021eko abendua.

Orain dela astebete Eureka!Zientzia Museora joan ginen 5.mailako ikasleok. Txanelako gaian Unibertsoarekin ari garenez primeran etorri zitzaigun Planetariumera bisita, izan ere, Lurraren mugimenduak, ilargiaren ezaugarriak, konstelazioak... landu genituen bideo baten bitartez. Horrez gain, robot txiki bat ere sortu genuen Lego piezekin eta mugiaraztea lortu genuen! Esperientzia oso polita izan zen. Museo kanpoaldean eguzkipean bazkaldu eta jolastu ondoren museora sartzeko eta hontaz gozatzeko aukera ere izan genuen. Plan bikaina!



2021/10/24

IrriSarri Land. LH 5 2021.

Urriak 14tik 15era bosgarren mailako irakasle-ikasleok IrriSarri Land-era joateko aukera izan genuen. Gaua pasatu genuen bertan eta izugarria izan zen berriz esperientzia hau bizitzea, izan ere, aurreko ikasturtean ezin izan genuen halako ekintzarik egin pandemia zela eta. Eguraldia ere bikaina izan zen.

Ekintza ugari egin genituen: zaldiei orraztu, zentzumenen ibilbidea, interpretazio ibilbidea, arborismoa eta tirolina. 170 eta 370 metroko tirolinetatik botatzeko aukera izan genuen! Horrez gain, gauez linternak hartu eta basotik ibildide txiki bat egin genuen, pertsonai mitologiko ezberdinak ezagutuz eta animaliren bat edo beste ikusiz. Egun guztiko nekeak ordea ez zigun gaueko berriketaldirako gogoa kendu...

Ordu libreetan ere kanpoko zein barruko jolastokietan gozatzeko aukera izan genuen: rokodromoa, ping-pong, txikipark, saskibaloia, futbolina... asko gozatu genuen eta itzultzeko gogo handiarekin gaude.




2021/08/21

SOINUA IRATZARRI 6 MAILA 2020-2021

Soinua Iratzarri, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, sortutako ekimena da. Bertan, haurren eta musikalarien elkarlana bilatzen da, eta musika jolasen bidez konposatzea ez dela hain zaila irakastenda, sorkuntza horren hausnarketa eginez.

Hona hemen, aurten, gure ikastetxeko 6. mailakoen eta beste ikastetxean baten artean aurrera eraaman duten ekimena, bideo laburpen hau sortuz.

 Beste alde, gure 6. mailakoek, grabatu duten bideo osoa ikusi nahi baduzue....

2021/04/23

tXANGOA. 6C gela

 Opor aurretik 6C gelako ikasleok txangoa egin genuen Santa Klara baserrira. Bertan animaliekin ibili ginen: jana ematen, hauen inguruko informazioa entzuten, jolasten... behiak, oiloak, txakurrak eta ahuntzak zeuden eta primeran pasatu genuen. Ondoren, Elorrixan bazkaldu, rugby-an jolastu eta urarekin ibili ginen blai gelditu arte. Eguraldi ederra egin zuen eta asko gozatu genuen.

ARGAZKIAK