2019/12/02

EUSKARAREN EGUNEKO PEGATINA 2019


Urtero bezala, Euskararen Egunean, beste ekintza askoren artean, 6. mailako ikasleek egunari dagokion marrazkiak egiten dituzte. Horietako bat aukeratzen dugu, gero pegatina bihurtzeko, eta ikastetxeko ikasleen eta irakasleon artean banatzeko, baita ikastetxea apaintzeko ere.
Aurten, 6A gelako Libe Izarraren marrazkia izan da aukeratua.
Zorionak eta marrazki politak guztionak!

2019/11/17

2019/10/27

Irrisarri Land. LH 5 2019

Urriak 8tik 9ra bosgarren mailako irakasle-ikasleok Irrisarri Land-en egon ginen, Nafarroan. Bertan ekintza ugari egin genituen, hala nola, zentzumenen ibilbidea, interpretazio ibilbidea, arborismoa eta tirolina. Azken hau izugarri gustatu zitzaigun, izan ere 170 eta 370 metroko luzerako tirolinetatik botatzeko aukera izan genuen, lehena banaka eta bigarrena binaka egin genuelarik.

4 taldetan banatu eta bi egunetan zehar ekintza horiek egiteaz gain, urriak 8ko gauean linterna hartu eta basotik ibilbide bat egin genuen guztiok batera, bidean zehar pertsonai mitologiko ugari ezagutuz. Neka-neka iritsi ginen guztiok, lotara joateko desiatzen!

Ordu libreetan ere kanpoko zein barruko jolastokietan gozatzeko aukera izan genuen: rokodromoa, ping-pong, txikipark, saskibaloia, futbolina... ederki pasatu genuen!




2019/10/19

EUREKA ZIENTZIA MUSEOA. 5.MAILA


Iraila amaieran 5.mailako ikasleak Donostiako Eureka Zientzia museora joan ginen. Bertan, hilabete hauetan lantzen ari garen unibertsoaren gaia aprobetxatuz, planetariumean pelikula bat ikusteko aukera izan genuen. Planeta guztietara egin genuen bidaia eta asko ikasi genuen Eguzki-sistemaren inguruan. Ondoren hamaiketakoa jan eta monitoreekin batera museoko gauza interesgarri ugari ikasi, ikusi eta probatu genituen. Ederki pasatu genuen!






2019/02/15

ESKALADA Orion 5.maila 2019


Aste  honetan, 5. mailakook Orioko polikiroldegira eskalada egitera joan gara .
Zortzi bikoitiak egiten ikasteaz gain, gure beldurrei aurre egin diegu eta asko animatu diogu elkarri.
Oso esperientzia ona izan da eta espero dugu hurrengo batean ere, joateko aukera izatea.







ARGAZKIAK