2022/12/01

Azaroak 25. LH3.zikloa

 Aurreko ostiralean, azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna izan zen. Hori dela eta, herritik zehar manifestazio bat egin behar genuen Zumaiako eskola ezberdinetako ikasle zein irakasleek. Eguraldiak ordea ez zigun lagundu eta plana bertan behera gelditu zen. Hala ere, ez genion emakumeen aldeko eskubideak aldarrikatzeari utzi eta hainbat ekintza egin genituen. Goizean, 6.mailako 12 ikasle udaletxera hurbildu ziren manifestua irakurri eta bertsoak abestera. Eskolan, ginasioan bildu ginen 3.zikloko guztiok eta 6.mailako hainbat ikaslek manifestua irakurri zuten. Ekintza bertsoak abesten amaitu genuen. Gainera, eskolako pasiloak morez jantzi zituzten 2.zikloko eta HH-ko ikasleek.



2022/11/16

Lastur 2022. LH6

Azaroak 7 eta 8an, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle eta irakasleok, txangoa egin genuen Lasturrera. Hain zuzen, Lasturgo Geoparkera.

Lasturko bailara, balore geologiko handiko ingurua da, hori dela eta, bertako paraje zoragarriaz gozatu eta ikasi genuen. Lasturgo ingurua Kareharriz osatuta dago eta uraren elkartzearen ondorioz sortutako hainbat haitzulo, koba, sumidero eta dolin ikusteko aukera izan genuen. Eta baita fosil ugari ere! Gezurra badirudi ere, garai batean, Lastur, itsas azpian zegoen.


Bazkaldu ere bertan egin genuen eta kartetan, harrapaketan, ixkutaketan.. ibiltzeko aukeraz gozatu genuen. Primerako eguna izan zen!






2022/11/04

Irrisarri Land 2022. LH5

Urriaren 19tik urriaren 20ra 5. mailako ikasle eta irakasleok Irrisarri Landen egon gara.

Irrisarri, Nafarroan dago, Bortziriak eskualdean hain zuzen ere. 

Paraje zoragarriaz eta ekintza ziraragarriaz gozatzeko aukera izan dugu. Tirolinak, arborismoa, zubi tibetarretik pasa, zentzumenen ibilbideak ezagutu, gaueko irteeran pertsonaia mitologikoekin ibili …


Eta garrantzitsuena, gure arteko harremanak sendotzeko oso irteera baliogarria izan dela esan dezakegu.


PRIMERAKOA!






2022/03/22

Eskalada 2022. LH5

 5.mailako ikasleok Orioko kiroldegian egon ginen eskalada egiten. Primeran pasatu genuen eta korapiloak egiten zein beldurrak atzean uzten ikasi genuen.


ARGAZKIAK

2022/02/11

Santa Eske 2022. LH5


 Santa Ageda bezpera izan zen aurreko ostiralean. Ohiturarekin jarraituz makilak hartu, jantzi eta kalez kale irten ginen kantatzera 5.mailako ikasle-irakasleok. Ibilbidea Kantauri Plazan hasi eta Otezuri egoitzan amaitu genuen, bertan daudenentzat hainbat kopla abesteaz ahaztu gabe. Eguraldia lagun izan genuen eta kantuak dioen moduan, eztarriz sano gabiltzala aprobetxatuz kanta gogoz egin genuen. Opilaz ere ez ginen ahaztu, mmmm....

ARGAZKIAK