2024/06/24

WILD ANIMALS.LH5

 LH5eko ikasleak ingeleseko "wild animals" proiektuan animali basatiei buruzko "padlet"-a hau osatu dute. 

Animaliei buruzko gauza berriak ikasi nahi? Ea zer iruditzen zaizuen!! 


PADLET

2024/06/20

ENGLISH FILM. LH6

Ingeleseko ikasturteari amaiera emateko, Jumanji pelikula ikusi zuten LH6ko ikasleak, palomita, pijama eroso, manta eta guzti!!




2024/06/13

OLINPIADAK. LH5

 Ostiralean, LH2 eta LH5eko ikasleek, ikas egoerari amaiera emateko, olinpiadetan hartu zuten parte. Eskolako patioan, peto ezberdinak jantzita eta bi mailetako ikasleak nahastuta, 4 kiroletako batean parte hartzeko aukera izan zuten: karroa, disko jaurtiketa, erreleboak eta zaldi lasterketa.

Prest gaude aurtengo Pariseko olinpiadetara joateko!!

                     

                                                

2024/06/05

BERTSO EMANALDIA. 3.ZIKLOA

 Gaur goizean, 5.eta 6.mailako ikasleak Aita Mari zinemara joan dira. Bertan, nagusiek IƱakiren gidaritzapean, hainbat bertso asmatu eta bota dituzte. Ondoren, 5.mailako hainbat ikasle ere animatu eta oholtzara igo dira. Goiz ederra pasatu dugu!