2024/05/22

SUHILTZAILEAK. LH5

Aurreko astean 5.mailako ikasleok Zarauzko suhiltzaileen etxea bisitatu genuen. Bertan hainbat ekintza burutu genituen. Primeran ibili ginen!






2024/05/15

OLINPIADAK. LH5

2024ko olinpiadak gerturatzen ari diren honetan, LH2 eta LH5eko ikasleak honen inguruko ikas-egoera lantzen hasi dira. Olinpiaden inguruan gehiago jakiteko bi kirolari aparta gonbidatu genituen aurreko astean gurera. 

Janire Gonzalez-Etxabarri surfista eta Oier Aizpurua piraguista zumaiarrak etorri ziren beraien esperientziak kontatzera eta haurrek hainbat galdera egin zizkieten. Momentu ederra pasa genuen guztiok batera. 

Zorte on Janire olinpidada hauetan eta mila esker bioi zuen bixitagatik!